Euskara
Eskolako jantokia

Jantokiko arauak eta ohiturak.

Monitoreek elikagai ohitura egokiak irakasten dakite, bazkaltiar bakoitzaren ezaugarriak ezagutzen dituzte, eta nahiz eta guztiekin tratu bera izan, elikadura berezitasun batzuk kontutan izaten dituzte.

Eguneko jatordu garrantzitsuenak gosaria eta bazkaria dira, bata etxean egiten dute eta bestea jantokian. Ez da egokia tarte honetan ikasleek galleta gehiegi, boiloak, sandwichak, ogitartekoak eta abar jatea. Nahikoa da fruta edo zerbait arinarekin gero behar den bezala jateko.

Jantokiko arauak ondoko hauek dira:

-Elkarrizketa tonua mantenduz jan behar dute, jantokiko giroa atsegina izan
-Bazkaltzen duten artean jesarrita egon behar dira, zerbait eskatzeko eskua altxatuz.
-Ezin da atera jantokitik elikagairik.
-Ezin da ekarri kanpotik jantokira elikagairik.
-Era egoki batean erabili behar dituzte tresnak.
-Jantokia esparru hezitzailea izanik, euskara da komunikatzeko hizkuntza.
-Ez da platerik errepikatzen, hauek nahikoak direlako elikadura orekatu baterako. Badaude bere seme alabek errepikatu nahi ez duten gurasoak ere. Eta hala ere, egoera berezietan bakarrik errepika daiteke (janari motaren arabera, umea jatun ona baldin bada). Gurasoek ez errepikatzeko eskatzen ez dutenean eta umeak nahi izan ezkero,1. platera errepikatzeko, monitoreek ume horrek 2. platera normaltasunez jaten duen baloratu behar dute; 2. plateraren errepikapenarekin ez dago arazorik.

Monitoreen lana umeek emandakoa jatea da, edo gutxienez zati  bat, umearen arabera. Jaten ez badu, emandakoa normala baino denbora luzeago batean batean izango du. Honengatik batzuk besteak baino beranduago ateratzen dira jantokitik.

Ulertu behar duzue 100 umeko talde bati jaten ematea oso konplexua dela eta ezin dela egin dena guztion gustura, baina jantokian gaudenok borondate onarekin egiten dugula eta helburua egunero zuen seme alabak elikatzea dela ekintza fisiologiko eta HEZITZAILE bezala.
 


 2 urtekoentzako jantokia.

Hurrengo taulan hilabetero ordaindu behar duzuen jantokiko ordainketa duzue

   

 

HILABETE

EGUNAK

KALKULOA

ORDAINKETA

IRAILA

9

(1602X 3,60) : 9=

57,95

BESTEAK

162

 

 64,8

 IRAILEKO ORDAINKETA ESKOLAN BERTAN ORDAINDU BEHAR DUZUE

GAINONTZEKO ORDAINKETAK BANKU EDO KUTXATIK PASATUKO DIRA