Euskara
Eskolari buruz

Non gaude?

Artatza ikastetxea Bizkaiko Leioa herrian kokatuta dago, Bizkaiko iparraldean aurki dezakegu, Nerbioi errekaren eskuinaldean kokatuta, Bizkaiko hiriburutik, Bilbotik, 15 km-tara.

Gure eskola inguru natural batetan txertatuta dago. Eskolatik dauden ikuspegiak Bizkaian dagoen paisaiarik ederrenetariokoak dira; alde batetik, Kantauri itsasoko Abra eta bestetik, mende hasierako Artatza Jauregia, beronek dauzkan lorategi eta parke ikusgarriekin.