Euskara
GETXOKO INGURUGIRO ARETORA

Martxoaren 5ean, HH-ko 3,4 eta 5 urtekoak  Getxoko Ingurumen Aretora joango dira. Ingurugiroari buruzko tailerretan parte hartuko dute.

Getxoko Ingurumen Aretoa Larrañazubiko zabortei zaharraren lursailetan kokatutako baserri birgaituan kokatzen da. Bolueko Hezegunetik oso hurbil eta Hondakinen Transferentzia Zentrotik distantzia laburrera kokatuta, hezegunera zuzendutako errepidetik iristen da, hots, hezegunetik 800 metrora.

Zein da Zentro honen helburua?

 - Inguruko osagairik garrantzitsuenak ezagutzera ematea, betiere ingurumenaren ikuspegitik, bai naturarekin zerikusia dutenak bai hiri-ekosistemarekin zerikusia dutenak.
- Gizakiek egindako jarduerek ingurumenaren gain sortzen duten eragina azaltzea.
- Ingurumena zaindu eta hobetzeko jokabideak garatzea.
- Gure hur-hurreko ingurumenaren garapen iraunkorra sustatzea, batik bat, herritarrei informazio, prestakuntza eta beraien parte-hartzearen bitartez.