Euskara
2012-2013 ikasturterako matrikula garaia.

Matrikula egiteko garaia epea zabalduko da.

Egutegia

Izena emateko epea:

  • On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
  • Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era

Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian.

Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an

Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an

Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte

Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte

Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean

Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte

Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.

Matrikulaziorako arauak

Prestakuntza-ibilbideak

Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 18koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen arteko prestakuntza-ibilbideak ezartzen dituena.

Helbide i

nteresgarriak

Edozein argibide edo laguntzetarako dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara jo behar da:

  • Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

San Prudencio, 18 behea

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945.01.72.09 / 945.01.72.68 / 945.01.72.28

Fax: 945.01.72.01

E- mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

  • Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Gran Vía, 85

48011 Bilbao

Tel.: 94.403.10.69 / 94.403.10.94 / 94.403.10.95 / 94.403.10.96

Fax: 94.403.26.00

E- mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

  • Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

Andia, 13

20004 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943.02.28.50 / 943.02.28.52

Fax: 943.02.28.51

E- mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Saharako errefuxiatuen kanpamendueratako laguntza humanitarioa

KARABANA SOLIDARIOA

Leioako Sahararen Aldeko FATH elkarteak lankidetza proiektuak egiten dituen talde bat da. Hauen artean, udaldian Saharako umeen harrera, eraikinen berriztapena eta elikagaien bidalketa aipa ditzakegu .

Urte hasieran Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako laguntza humanitarioa eramango duen hurrengo karabana dela eta, zuengana jotzen dugu, zuen zentroan galkor ez diren elikagai eta konpresen bilketa antolatzeko asmoz.

Oinarrizko produktuak hauexek dira:

  • -Arroza

  • -Lekaleak

  • -Azukrea

  • -Atuna oliotan

  • -Sardinak oliotan

  • -Pasta

  • -Konpresak

Bilketa kanpaina Urtarrilaren 16tik 23ra egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik

 

Tfnoa: 656 73 56 87

 
Zorriak direla eta

Urtero legez, klaseak hasi eta gero zorriak agertzen direnez, Eskola Osasunetik esandako gomendioak gogoratzen dizkizuegu.

1.- Umeen buruak gutxienez astean behin begiratu.
2.- Zorriak edo bartzak badituzte tratamendua ondo aplikatu,  produktuaren gomendioak jarraituz, guztiz  desagertu arte.
3.- Bestelako neurriak hartu
(eguneroko arropa eta ohe arropa aldatu, ez erabili orrazi berbera ezta esku-ohiala ere...), oso komenigarriak direlako ez kutsatzeko ez etxekoak ezta eskolako lagunak ere.
4.- Eskolara abisatu, horrela guk beste eskolako familiei nota bidaltzeko.

Helbide honetan informazio interesgaria topatuko duzue gai honi buruz. Klkatu irudian.

 
Autobusak direla eta, ohar batzuk
Ongi etorriak berriro eskolara eta oporrak ondo pasatu dituzuelakoan, gogoz eta indarrez bastea espero dugu.
Ikastetxean izandako aldaketak denon gustukoak izatea espero dugu; beharbada oraindik egun batzuetan obrak eta euren ondorioak nabarituko ditugu.
Aurten   berriro   ibilbideak   birmoldatu   beharko dira; aldaketak jakinaraziko dizkizuegu.
(Gogoratu bakoitzari geltoki bat doakiola, daukan helbidearen arabera, eta aldaketaren bat behar izan ezkero, eskaera idatziz eskolan aurkeztu behar dela. Baimenak urtekoak dira, berez iazkoak ez dute balio. Ezin izango dugu ziurtatu aldaketen baimena, plazen kopuruaz oso justu gabiltzalako. Aldaketa eskatu nahi baduzue egin lehenengo egun hauetan eta autobusa ez baduzue erabili behar guri esatea lehen bait lehen eskertuko genizueke.
Gogoratu ere, egunen baten zuen seme-alabak autobusa ez badoaz erabiltzen, idatziz abisatu behar duzuela eskolan. Egunean zehar ezustekorik gertatu ezkero, telefonoz abisatu beharko duzue eskolan edota autobuseko zaintzaileei. Abisurik ez badaukagu umeak autobusez joango dira.
Baita ere, zuen geltokira ez bazarete heltzen, umeen bila azkeneko geltokira Joan beharko duzuela. ( AMAIA geltokira, hain zuzen)
 


Eguraldia

Lotura interesgarriak

Gure guneak


Baliabide didaktikoak 2. mailarako.

Baliabide didaktikoak
5. mailarako.

Beste loturak

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Euskal Herriko gurasoen elkarteen federazioa.


 
 
 

Ikasle ohiak Facebook-en.

ubuntu user

The Ubuntu Counter Project - user number # 30675 The next version of Ubuntu is coming soon